XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gorputzean utzi zizkion matxura betierekoez aritu zitzaion, bere mihiko gatzaz, bere zakil afrikarraren suzko garijotzeaz.

Eskutitzak eramateko ostiral arratsaldeetan berarekin batera bordatzera joaten zen postetxeko enplegatuari entregatu zion, eta azkeneko bihotz hustutze hori bere agoniaren azkenekoa izango zela konbentziturik geratu zen.

Ordea ez zen erantzunik izan.

Handik aurrera idazten zuenaz ez zen kontziente, nori ari zitzaion ere ez zekien garbi, alabaina hantxe segitu zuen hamazazpi urtez jotake gupidarik gabe idatzi eta idatzi.

Abuztuko eguerdi baten, adiskideekin batera bordatzen ari zelarik, norbaitek ateondora egin zuela iruditu zitzaion.

Nor zen jakiteko begiratu beharrik ez zuen izan.

Gizenik zegoen, burua soiltzen hasita, eta bertatik bertara ikusteko betaurrekoen beharrean, esan zidan.

Baina hura zen, demontre, hura zen!.

Ikaratu zen, hark zekusan bezain urritua zekusala berak hura jabetu zen eta, eta ez zuen uste hori jasateko hark barruan berak bezainbat maitasun izango zuenik.